Eskola 2.0 gailuekin zer egin?

Administraziopeko ikastetxe guztietan Eskola 2.0 ordenagailuak aurkituko ditugu. Hauetan orokorrean eta orain artean Linux (Ubuntu) eta Windows 7 (edo Vista) sistema eragileak instalaturik ditugu. Erabileraren inguruko kexak handiak dira ordea, badira hainbat alternatiba aukera ezberdin gailu horien instalazio egokiak burutzeko.

Hainbat aukera zehaztera noa. Hauetatik hainbat frogatu ditut eta emaitzak eta esperientziak aipatuko ditut. Honetaz gain, eskoletara heldu berri diren TTL minieramangarri berrien arazoak ere konpon litezke inolako arazorik gabe.

Kontutan hartu, hemen aipatuko ditudan esperientziak erabat pertsonalak direla, ondorioz, ados ez egotea eta bestelako iritzi bat izatea erabat normala izango da.

Gaur egungo egoera

eskola20.jpeg

Bigarren hezkuntzako eskoletan zentratuko naiz. Bi zergatiren ondorioz:

 

 

  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeen ezagutza handia delako eta ondorioz hanka sartzeko beldur handirik gabe idazten baitut.
  • Lehen hezkuntzako ikastetxeek zoritxarrez, edozein aldaketa egin ahal izateko baliabide pertsonalik ez dute. Ondorioz, hemen aipa daitezkeen aldaketa eta frogak egiteko ezintasunak izan ditzakete.

ChromeBook – Online

Hezkuntzan zalantzarik gabe, ChromeBook-en sukarra izugarria da. Ikastetxe ia guztietan ChromeBook gailuen erosketak egin dira, ikastetxeen aldetik zein ikasle (gurasoen) eskutik. Ikastetxeetan honako gailuen aldeko hautuaren egokitasunari buruz aurrerago idatziko delakoan nago, baina ikastetxe asko eta askotan planifikazioa eta beharren zergatiak aztertzerakoan gabeziak nabari dira.

ChromeBook delakoen abantailarik nagusiena, Google pakete osoa da. Gailu, erabiltzaile eta abarren kontrol zentralizatua eta garapen bidean dena. Honekin batera noski, irakasleek lan kooperatiboetarako Google paketeetan aurki ditzaketen abantailak. Bateriaren iraupen onak, gailuen piztutze eta itzaltze denborak eta berristalatzeko erraztasunak kontutan hartzekoak dira ere. Ondorioz tresna oso erakargarriak dira.

Bestalde, gailu guzti hauen mantenua kontutan hartzekoa da, gela bakoitzea izan beharreko armarioa, Wifi konexio dezentea, internet konexio segurua, gailu hauekin Offline lan egiteko zailtasunak direla medio.  Barne sarean aurki daitezkeen karpeta partekatuak atzitzeko zailtasunak, aplikazio asko eta asko instalatzeko ezintasuna, bestelako eredu bateko aplikazioak ezin erabiltzea eta azken finean googleko menpekotzak kontutan hartzekoak dira.

ChromeBook.pngBaina zer egin dagoeneko eskolatan ditugun eskola2.0 gailuekin? Bota? Ez noski, ikastetxeetan ehundaka gailu ditugu, DBH1 eta DBH2an ikasleko bat bederen, ondorioz hauen erabilera sustatzekoa da.

Ikastetxeak Chrome gailuen aldeko apostua egina badu, egokiena gailu hauek norabide horretan jartzea litzateke, horretarako hainbat alternatiba direlarik. Esaterako CubLinux delako Ubuntu banaketa bat. Ubuntu txiki bat da, zeinaren oinarria, gure gailua ChromeBook bat bilakatzean datzan.

Aurretiaz, Chromium deitzen zen proiektua, baina Googleen presioen ondorioz itxi beharra izan zuten, ondoren CubLinux bilakatuaz. Kasu honetan, inolako abCubLinux.pngisurik gabe, 2017 urteko hasieratan proiektua bertan behera gertatu zen. Sarean badira 32 zein 64biteko irudiak eta hauek lortuaz gero inolako arazorik gabe erabil daitezke.

ChromeBook baten on eta txar berberak dituela esango nuke. Aldatzen den bakarra, oinarrian Ubuntu bat dugunarena da eta ondorioz nahi ditugun aplikazioak instala ditzakegu. Esaterako Wine, domeinua sartu, Offline lana egin ahal izateko aukera, domeinuko karpeta partekatu bat montatzeko aukera, web orri askoren beharretarako flashPlayerr-a eta abar.  Ondorioz gure Eskola2.0 gailuetarako ez da ukera txarra, kontuan izanik Ubuntu 14a duela oinarri eta ondorioz mantentze zerbitzua ez dela nahi besteko luzea.

Aukerak – Offline

Offline aukerak oso kontuan hartzekoak dira. Beti ere, gailuen azkartasuna, egonkortasuna eta erabilgarritasuna bermatze bidean. Azken denboran hainbat Linux distribuzio ezberdin probatu ostean honako biak erabiltzeko proposamena egingo nuke. Batetik, Linux mundua askorik ezagutu ez eta hauen administrazio, konfigurazio eta abarrak ezagutzen ez dituenarentzat eta bestea berriz sistema eragile hauekin eroso eta gustora ibiltzen denarentzat. Jakinik beti ere, Eskola2.0 gailuetaz ari garela, bigarren hezkuntzan eta hezkuntzarako direla.

LinuxEskolan.pngZalantzarik gabe, Eskola2.0 gailuei bizi berri bat emateko ideia duen orok eta nondik hasi jakin ez eta abenturarako gogo gutxirekin bada, ongi etorri Alexander Gabilondoren lan paregabera. Bertan gailu hauetan Ubuntua instalatzeko nahi beste jarraibide izango dituzu. Luberri ikastetxean aplikatzen eta erabiltzen duten sistema eragilea. Egon litezkeen arazoen berri idatziko du, zalantzetarako beti prest da eta ondorioz aukera paregabea.

Bertan topa ditzakezun ISOak (Sistema eragilearen irudiak), gailu txiki hauetan instala ditzakezu eta erabili. Domeinua sartu, karpetak muntatu eta abar. Guztia dokumentaturik ageri da. Inolako arazorik ez diot topatuko distribuzio honi.

Orduan zergatik beste bat? Bada hainbat pertsona eta nire kasua horietako bat da, sistema eragile ahalik eta garbienaren bila ari dena. Linux banaketa txiki baten bilaketa da. Ubuntu bat, soila, txikia eta software askorik instalatu gabe. Luberri S.Eak, izan dezakeen arazoetako bat (arazo gisa ikusterik bada), software asko instalaturik dagoela, ondorioz, banaketa nahiko handia bilakatzen da eta ondorioz instalazioa ere luzatzen da.

Bestetik erabiltzaileek ere, sekula erabiliko ez dituzten aplikazioak aurkituko dituzte. Esan beharra dago, aplikazio horiek badirela erakutsi ezean nekez erabiliko dituztela, ondorioz hainbat instalaturik izatea ere ez litzateke txarra bere horretan. Baina tira bakoitzak egin beza bere hautua.

Helburu honetarako, Lubuntu banaketa edo distribuzioa aukeratu dut. Sistema oso sinplea, azkarra eta arina. LXDE interfazea darabil eta sinpletasunak erabilglubuntu.pngarritasuna dakar. Aurreragoko sarrera batean aipatuko dut zer, nola eta zergatik egin ditudan instalazioak, baina oinarrian hauxe da helburua:

  • Ikastetxean erabiltzen diren aplikazioetarako sarrera azkarra.
  • Windowseko hainbat aplikazioren erabilera bermatzea, esaterako Crocodrile.
  • Lokalean (ordenagailuan) gordetzeko ezintasuna.
  • Sareko ikasleen karpeta automatikoki muntatzea.
  • Gonbidatu bezala sarrera izatea.
  • Ikasleen datuak (erabiltzaile eta pasahitzak) ez metatzea.
  • Aplikazioen instalazio automatizatu eta kontrolatua. (Zeritzari bidez).
  • Gestio azkarra.

Helburu hauek betetzen dituen sistema eragilea eta egokitzapena eginda, 10 segundu inguruan piztu eta 3 segundutan itzaltzen den gailua lortu da. Bateria iraupena luzatu da, wifiarekin arazoak gutxitu eta gainera Ubuntu 17 baten gainean.

Aurretik aipatu gisa, espero dut eginiko guztia sareratzea eta modu publikoan jartzea. Bakoitzak egin dezala bere aukeraketa.

 

 

Un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s