Kahoot. Ikasleen nortasuna zaintzen

Kahoot bezalako tresnek logika ematen diote hezkuntzan munduan teknologia berriaren erabilerari. Modu errazean eta jokoen erabileraz hainbat jakintzen neurketa edo bestelakoak egiteko balio digun tresna da.

Ez naiz web zerbitzu honek eskaintzen dizkigun abantailetaz arituko, ez dut inolaz ere propagandarik egingo. Nortasun digitalaren zaintzaren baitan aztertuko dut Kahoot zerbitzua.

Autentifikaziorik gabe.

Ikasleek ez dute izena eman beharrik. Nahikoa dute zuk eginiko kahoot-eko erabiltzaile helbidera sartzea eta ondorioz ikasleak emaniko kode batekin parte hartzea. Ez dute zertan izen erreala erabili behar. Kodeturiko (ik001, ik002, …) modua erabil dezakete. Irakasleak jakin beharko du soilik nor den nor.

Izen ematea.

Izen emateko aukera bikoitza eskaintzen digu. Alde batetik googleko gure perfila erabiliaz eta bestetik e-posta erabiliaz. Bigarren kasua oso interesgarria da, kasu honetan soilik, ikastetxearen izena eta gure izena erabiltzeko aukera eskaintzen digu. Ondorioz beharrezkoak diren datu bilketa soilik burutzen du. Kasu honetan izena ematerakoan, pribatutasun politika onartzen dugu. Politika serioa dirudi eta lehen begiratuan bederen datuen joko merkantilistan ez dela sartzen dirudi.

16 urtez beherako ikasleen kasuko, izen ematea burutzen badute, bestelako pribatutasun politika bat zehazten da. Kasu honetan, argi eta garbi agertzen da bilduriko datu bakarra emaila dela eta berau, pasahitzaren berreskuratze eta logeatzeko erabiliko dela soilik.

Ondorioa

Ezagutzen duen orok (ikastetxeetan asko erabiltzen baita) dakien gisan, aplikazio oso interesgarria da eta norvegiar hauen lana nortasun digitalaren ikuspuntutik txalotzeko modukoa da.

Frogatu, partekatu eta sortu edukia.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s