Eskola 2.0 aukera bat: Lubuntu instalazioa

Honako instalazioa eskola 2.0ko ordenagailuetan burutu da. Aurreko sarrera batean, eskola 2.0 gailuei bizi berri bat ematen,  aipatu nituen hainbat ezaugarriren ondorioz froga moduan hasera batean gailu hauen “abio bikoitza” errespetatuaz, berez dakarten Ubuntu bertsioa kendu, oker ez banago, 8.04 izanik eta Lubuntu erabat egokitua jartzea erabaki da.

Bestelako aukerak, lana eta jendea gutxietsi gabe. Tartean Luberriko ubuntu aukera zoragarria.

Honakoa da gailu berrien itxura:

2017-10-25-090734_1366x768_scrot

Bertan ikus daitekeen gisan, irakasleek erabiliko dituzten aplikazioen loturak mahai gainean jarri dira eta ondorioz ikasleek sarrera azkarra dute. Ipinitako aplikazioak honakoak dira:

  • LMMS
  • AUDACITY
  • VLC
  • LIBREOFFICE
  • CHROMIUMNABIGATZAILEAGIMP
  • FIREFOX
  • CROCODILE

Eta bestalde, ikasleen karpetara sarrera zuzena.

Ezaugarri nagusiak

  • GUEST moduan sarrera. Ondorioz, logeatzeko denborarik ez dute galtzen, datuak ez dira metatzen (pasahitzak ezabatzen dira, sesioak itxi egiten dira, …) eta ezin dute interfaze nagusia moldatu.
  • Zerbitzariarekin konexioa. Ordenagalu bakoitza piztutzen denean, logger bitartez zerbitzariari mezua bidaltzen dio, nor den esanaz eta zein helbide duen. Log hauek gordetzeko aukera dago, gailuen jarraipena eta erabilerari buruzko datuak izateko.

logak

  • Instalazio automatikoa. Gailu bakoitza pizten den bakoitzean, zerbait instalatzeko duen galdetzen dio zerbitzariari. Instalatzeko agindurik baldin badu, instalazioa burutzen du, bestela ez. Ekintza honek ez dio abioari eragiten.
  • Konfigurazio aldaketa automatikoa. Instalazioa bezala, nahi den gailu zehatzetan zein guztietan, konfigurazio aldaketak burutu daitezke modu automatikoan.
  • Lokalean lan egiteko aukera. Wifi seinalerik ezean edo interneteko konexio arazoak badira, lokalean lan egiteko aukera eskaintzen du. Hori bai datuak kanpoko gailu batean gorde beharko lirateke. (USB batean).
  • Ikasleen sareko karpeta. Ikasleek DRIVEan gauzak gordetzeko aukeraz gain, gauzak ikasleen karpetan gordetzeko aukera ere hor dute. Automatikoki gailu guztietatik karpeta honetara konektatzeko aukera dago.

Gailu hauen ezaugarriak lortzeko hainbat tresna erabili dira eta hauen konfigurazio zehatzak burutu dira. Beste sarrera batean zehatz mehatz azalduko ditut eginiko konfigurazio, script eta abarrak, baina jakin honako tresnak erabili ditudala:

  • OpenSSH –> Gailu guztietara sarrera segurua bermatzeko.
  • NetTools –> Sareko tresnak erabiltzeko.
  • Wine –> Wndowserako sorturiko aplikazioak erabili ahal izateko.
  • cifs-utils libpam-mount –> Ikasleen karpeta automatikoki muntatzeko.
  • Bash script –> Automatizazioak burutzeko.
  • wget –> Aginduak lortzeko.
  • logger –> Loggak zentralizatzeko.
  • rsyslog –> Zerbitzarian kokatua, loggak jaso eta kudeatzeko.
  • Cron –> Piztutze bakoitzean scriptak exekutatzeko.

Zerbitzari bat izatea ere komeni izaten da. Zerbitzarian oraingoz honako softwarea ipini da eta honako helburu hauetarako:

  • rsyslog –> Zerbitzarian kokatua, loggak jaso eta kudeatzeko.
  • apt-mirror –> Ubuntuko paketeen ispilu lokala. Gailu guztiek gaurkotze bat edo instalazio bat egin behar baldin badute, sare lokalean egiteko.
  • Apache2.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s