Geogebra – Analisia

Batez ere matematikarako erabiltzen den aplikazio eta web zerbitzua da geogebra. Ikastetxeetako ordenagailu ia guztietan instalaturik dagoen aplikazioa.

Geogebraren kodea,  GNU General Public License (GPL)pean dago. Baina aplikazioaz gain, geogebraren web zerbitzua ere bada, non, irakasle moduan edo ikasle moduan sar daitekeen eta edukiak partekatu daitezkeen.

Aplikazioari buruz baino gehiago, web zerbitzuari buruzko aipamena egin nahiko nuke. Web zerbitzua ezagutzen duenak, jakin badaki edukiak partekatzeko gune erabilgarria dela eta ikasleekin partekatzeko ere modu oso erosoa.

Izen emateko fasean, datu minimoak eskatzen ditu, izena, e-posta eta pasahitza. Bertan izen eman ostean, e-posta bat jasoko duzu zeinari erantzun eta izen ematearekin amaitzen duzun. Hemen dago gustatu ez zaidan kontu bat. Sexua?!!! Zertarako eskatu zein sexutakoa zaren? Zein alde dago mutil ala neska izan?

Soberan daude honako galderak. Honela ikasleekin zerbitzu hau erabiliaz gero, eta izen ematea burutuaz gero, komeniko litzateke aipamena burutu eta datu hau ez betetzea.

Honekin batera, nongoak garen azaltzeak ere zein balio duen zalantzan jartzen dut. Interneten gertutasunak axolarik ote duen zalantzan jartzen dut. Datu eskatze gehiegikeria delakoan nago.

Tresna egokia, partekatzeko, kolaboratzeko, zientzia eta matematikarako interesgarria, baina puntu beltz horrekin.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s