4.0 Ikasleak

Honako sarrera hau teknologia berriak edo IKTak ikastetxeetan integratzeko jarraibideez idazteko erabiliko dut. Nola izan den bilakaera, nondik norakoan gabiltzan orokorrean eta laguntza ezinbesteko bilakatzeko mekanismoak azaltzea gustatuko litzaidake. Iritzi partikular bat da, esperientzia, ikerketa eta ikasketetan oinarritua. Galdera batzuk egitera nator. Galderekin batera, hainbat erantzun emateko esperantzarekin.

Eskola 2.0

Iraultza zetorren geletara, ordenagailu eta gailuak. Arbel digitalak gelaz gela jartzen hasi ziren, bigarren hezkuntzako lehen bi zikloetan gailuak agertzen hasi ziren, ikasleko ordenagailu bat. Lehen hezkuntzan ere azken zikloko ikasleek gailuak jaso zituzten.

smart

Eta ondorioak? Erabakiak hartu zituen nor edo nork egin ote zuen politika horren azterketarik? Zer egin zen ongi, zer zen egokitu beharrekoa, …. Ikastetxeetan galdetu ote zen? Beno gobernuan ezdakit norbaitek ikertu ote zuen, baina ikerlantxo bat egin zen bederen. Bigarren hezkuntzarako masterreko honako MAL-ean: MAL_Eskola20

Ondorioak? Gailuen sarrera hutsak ez du hezkuntzan bestelako iraultzarik bermatzen. Hau da, baliabide digital hutsak sartzeak ez du irakaskuntzaren digitalizazioa bermatzen.

Digitalizatu zertarako?

Modu berean irakasteko? 2017. urtean eta 1900. urtean modu berean irakatsi? Lehen papera eta boligrafoarekin egiten zena orain ordenagailuan eta teklen bidez egiteko? Ez dut uste bide egokia hori denik. Irakaskuntza metodologietan aurreratzea, irakasleen prestakuntza bideratuan indarra jartzea eta nolako irakaskuntza nahi dugun ongi zehazteak bidea argituko digu.

Aurreko baieztapenarekin ez ditut irakasle askoren ahaleginak zalantzan jartzen. Irakasle asko eta esperientzia polit ugari daude teknologia berriak erabiliaz eginak. Hainbat ikastetxek ere bide politak jorratu dituzte eta ahal duten guztia egin dute. Baina ez da orokorra.

Nire uste apalean, egin beharreko apostua edo galdera honako da: Digitalizazioak zertan lagunduko dio ikastetxeko irakas metodologiari. Zein gailu edo zein software datorkigu egokien gure ikas metodologiarako.

Galdera hau egin ezean, arrisku larri bat dago, gailu edo software zehatz bat hartu eta irakaskuntza prozesua gailura egokitzea. Hau da, gailuak izateak, erabili beharraren beharra dakar, baina zerbaitetarako erabiliko da?. Nola jakin non eta zertarako erabili? Irakasle bakoitzak nahi duen moduan edo ahal duen moduan eta ahal duen gauzetarako?

Hemen sartzen dira esperientzia indibidual ugari. Ikastetxe bateko irakasle batek edo eginiko esperimentu edo froga. Zoriontzekoa zalantzarik gabe, baina ikasleek irla bat topatuko dute bertan eta ez ikastetxearen apustu sendo moduan.

Formakuntza bideratua

Irakasle guztiei ezin zaie gauza eta tamainu berean ikertzeko eskatu. Badira teknologia berriak gustoko izan eta saltseatzeko prest diren irakasleak (hauei bidea egiten utzi), badira gailu berrien aurrean beldurra adierazten dutenak (enpatiatik erakutsi) eta badira ere besterik gabe, dakitenean erabiltzeko prest direnak (hauei formakuntza bideratua eskaini).

Ikastetxeak argi duenean nola irakatsiko duen, hau da, zein metodologiatan oinarrituko den eta irakaslegoak hala lan egiten duenean edo lan egiteko gai denean, teknologia berrien sarrera zehatza eta naturala etorriko da. Irakasleek beharrak edo nahiak azalduko dituzte, gauzak errazago, erosoago, partekatzeko edo iterazioa irabazteko nahiak. Kasu honetan oso garrantzitsua izango da formakuntza on bat. Horretarako badira hainbat talde edo enpresa. Ni ez noa inorren propaganda egitera, baina hor dira eta probestu.

Baina bapatean modan jarri den azken aplikazioa agertzen denean eta ondorioz hainbat ikastaro ageri direnean eta irakaslegoa hori erabiltzera bultzatzen denean, teknologiaren atzetik korrika egiten hasiko gara. Orain bat izango da modan, ondoren bestea,… Lasai hartu beharreko langintza da honakoa eta irakasleak bultzatzeak mesede baino kalte gehiago sor ditzake.

SareHezkuntza

Eta SareHezkuntzari buruz zer esango? Gailuekin lotu da? Ba ez. SareHezkuntzako deialdia irakurtzean gailuekiko aipamen askorik ez da egiten, bai ordea ondorengo deialdietan.  Hau da, gelak gailuz betetzeko deialdiak egiten dira. Formakuntzarako? Ez. Formakuntzarako 4.000 – 5.000 € inguru proiektuaren barnean eta ondoren soilik gailuetarako dirua.

Hau da, sareHezkuntzaren idazketa oso onargarria da. Ez da gailu zehatzen aldekotasunik ageri, ikastetxe bakoitzari IKTen garrantziari buruz hitzegiten zaio eta bakoitzari bere plana eskatu. Plana egiteko jakintza behar da ordea. Zenbat ikastetxe ote daude plan on bat diseinatzeko gaitasun, jakintza eta patxararekin? Ondorioz, proiektuan sartu, diru laguntzetan parte-hartzeko aukeratan sartu eta ikastetxeak gailuz bete. Honela entzungo da ikastetxeetan gainera:

Diru laguntzak atera dituzte. Parte hartu beharra dugu, ezin dugu diru hori galdu, gainera deialdia aste betekoa da eta ti-ta egin behar dugu.

Inprobisazioa, abiadura, urgentzia, … Hezkuntzarako kontselaririk okerrenak direla esango nuke. Baina tira, aurretiaz esan dudan gisan, ikastetxe bakoitzak ahal duena egiten du, zaila da modaren aurkako erabakiak hartzea, zaila da diru laguntzei uko egitea, zaila da besteek egiten dutenari begiratu gabe erabakiak hartzea. Eta ikastetxeetako zuzendaritza gehienen egoera prekarioak ez du askorik laguntzen honetan.

Etorkizuneko gailuak

Gaur egun ikastetxe askok gailu zehatz batzuekiko apustua egin dute. Etorkizuna huraxe balitz bezala. Egia da, etorkizunean zer datorren jakitea ez dela erraza, baina etorkizuna inbertsio potenteak eginaz hipotekatzea kontutan hartu beharrekoa da.

Eta etorkizuna errealtate birtualean kokatzen bada?

  • Iterazio handiko gunea izan daiteke.
  • Ikusi eta ikasitik, eginez ikastera pasa gaitezke.
  • Urruneko lekuak gerturatu eta barne barnetik bizitzeko aukera eskainiko digute.
  • Kontzeptu zailak bertatik bertara bizitzeko aukera
  • Arbel digitalak soberan leudeke!
  • Ikasleko mugikor sinple bat nahikoa litzateke.

Ondorioa

Modernidade eta teknologiaren izenean ez du guztiak balio. Baliabideak aztertu, ikastetxeko irakas metodologiak zehaztu, ikastetxearen batasuna lortu aurre lan batean eta ondoren ikastetxeari egokien datorzkion baliabideak bilatu. Nola bilatu? Laguntza eskatuaz, aurretiaz aipatu gisan, badira talde eta enpresa ugari IKTen inguruan lan egiten dutenak, jakintza eta esperientzia ugari dutenak. Bada erabili hauek.

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s