Gazteekin ikasten. Musical.ly

Oraingo honetan, gazteekin harreman zuzenean egotearen ondorioz eta egunerokoan ere gazteek egin eta gogoko dutena ezagutzeko parada izatearen zorteaz, informazio iturri galanta bilakatu zait. Egin, esan eta erakusten dutenari begira ordea, irakasle sena edo guraso sena agertzea oso ohikoa da eta hala iritzia eman gabe ezin egon.

Gaurkoan kanturako eta grabaketarako modan jarri den Musical.ly aplikazioa parez pare suertatu zait. Sare sozial eredu bat gehiago. Musika jarri, karaoke, dantza edo imintzioak egin eta grabatu. Ondoren, partekatu edo gorde.

SnapChat berri moduan saltzen dute, gaur gaurko nerabeen aplikazio izarra. AEBetan hasi eta etengabe erabiltzaileak biltzen ari den aplikazioa.

Nor da aplikazioaren jabea?

Gaur egun, Bytedance Technology enpresa txinatarrarena da aplikazioa, 2017. urteko Azaroaren 10ean erosi zuen informazioarekin negozioak egitea helburu duen enpresak. 800 Milloi eta Biloi bat euro artean ordaindu omen zuen aplikazioaren jabetza.

Dohako aplikazioa izanik negozioa non eta nola burutzen da? Ba imagina dezakegun bezala gu gara negozio. Gure informazioa da negozioa.

Zein adin tarte?

Aplikazioa 12+ moduan jarria dago. 13 urtetik beherako haurren profilak ezabatuak izango omen dira hala eskatuaz gero, baina ez da horrela. Sare sozial honetan adin txikiko ugariren grabaketa eta bideoak ikus daitezke, ondorioz kontrol hau ez da batere egokia.

Common Sense media web orriak, aplikazio hau 16 urtetik gorakoentzat gomendatzen du. Bestalde, honako analisian ere, analisi zabalago bat irakur daiteke nerabeen informazioaren babeserako ikuspegitik.

Zer dio pribatutasun politikak?

Aplikazio eta zerbitzu ororen gisan, gure esku dago pribatutasun politika irakurtzeko aukera. Hona hemen irakurgai.

Hainbat atal:

The terms “Company,” “we,” and “us” include Musical.ly, an exempted company duly incorporated with limited liability and validly existing under the Laws of the Cayman Islands d/b/a Musical.ly Inc., and its affiliates and/or subsidiaries.

Informazioarekin zer:

We use information, including Personal Information, for internal and Service-related purposes and may provide it to third parties to allow us to provide and improve the Service. For example, we may scan any sound recordings in the local library on your mobile device to identify such content, and we may use that information to restrict certain uses of the content, to pay copyright owners of such content, or to develop or provide other functionalities on the Service.

13 urtetik beherako babesa edo halako zerbait:

We do not knowingly collect, maintain, or use Personal Information from children under 13 years of age, and no part of the Service is directed to children under the age of 13. If you learn that your child has provided us with Personal Information without your consent, then you may alert us at privacy@musical.ly. If we learn that we have collected any Personal Information from children under 13, then we will promptly take steps to delete such information and terminate the child’s account.

Hasierako konfigurazioa:

Aplikazioaren instalazioa burutzerakoan eta erabiltzailearen konfigurazioa burutzean, guztia erabat irekia eta publikoa da. Hau da, norberaren informazioaren babesa burutzeko, konfigurazioan aldaketa burutu beharko dira. Nola? Hemen bideo bat, baina sarean badira hainbat eta hainbat.

Zer egin orduan?

Honela, ezer berririk ez aplikazioen mundu digitalean. Informazioa diru iturri. Gure gaztetxoen komunikazio nahiak asetzeko negozio borobila. Gaztetxoak ezitzea ezinbestekoa zalantzarik gabe, baina beti bezala tresnak ezagutu eta hauek nola erabiltzen diren jakitea ezinbestekoa. Zer esango diegu gaztetxoei? Ez erabiltzeko? Kontuz? Zergatik ordea? Zertarako balio du aplikazioak? Ezin ditugu alternatibak eskaini? Eta gainera gu guztioi WhatsAppetik ia edozer bidaltzen ikusten gaituztenean zer esatekorik dugu?

Eredugarri jokatu, gaztetxoekin batera ikasi eta ezagutu eta ikuspegi kritikoa landu.

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s