Nor ni?

Ni? Kezka. Bidearen kezka. Nora ote goaz? Informatikaria, sareen administrazioan eta sistemen administrazioan aditua. Segurtasun informatikoa beti begien aurrean eta ala eta guztiz ere ezin akatsik gabe bizi.

Irakaslea ere. Ikasteko gogoa oinarri eta lehen pauso. Ondoren dena errazagoa baita. Gazteei entzun eta haiekin ikasi. Asko dute esateko, kontatzeko. Ordea, gertukoek entzun beharrean, urrunekoen belarrietatik gertu bizi dira. Kristalezko nortasuna urrunekoen begietara eta zurruna eta itxia gertukoontzat.

Nortasun digitala eta aztarna digitalaren garrantzia partekatzen saiatzea. Guraso, nerabe eta mundu digitalera sartzear daudenekin partekatzeko gogoa, arazo kolektibo moduan ulerturik, indibidualismoetatik at. Mundu paraleloa, hor dagoena eta herritik sortu ez dena.

A! eta noski euskaraz.

Ba ote dakigu nork dituen gure datuak?